KLASEAK ||| ARGAZKIAK ||| LOTURAK ||| KONTAKTUA
Gorputz Lanketaren Oinarriak
Koan zentroaren ardatza, gorpuntz lanketan dantza. Batez ere muskulu kateen gainean egiten da lan, beti ere gorputz osotasuna oinarri. Horretarako tresana luzaketa samur, iraunkor, konsziente eta deskargan gauzatua da.
Onurak eta Helburuak
Jarduera egokia da batez ere, bizkarreko eta bizkarrezurreko lesioetan. Baita posturaren integraziorako eta mugimendurako lagungarria. Nerbio-sisteman oso eragin positiboa du, estresa gutxituz. Eguneroko bizitzako nahiz kiroleko lesioak murrizten ditu.
Helburu gisa zehaztu genitzazke, gorputzaren kontzientzia hartzea, gure gorputza piztea, berreraikitzea eta bertan bizitzea. Arrazoi ezberdinak tarteko, gure gorputzean kokatu diren tentsio kronikoetatik askatzea, azken hauek lerrokatuta egoteko aukera mugatzen baitigute. Baita ere, mugimendua berrabiarazi edo birprogramatzea. Erraz desprogramatzeko joera duen mikromugikortasuna berreskuratu dezakegu modu honetan. Azken helburu gisa, arnasketa tentsioetatik askatzea genuke.